Nor Gara
Murkuzuria kanpina Burujabeak Mikrokooperatibak kudeatzen du, eta bertako bazkide gara Gala, Andrés eta Laura.
Lagunarteak batzen gaituela ez ezik, elkarlaneko ekimen hau eraikitzera ere animatu gara. Proiektuaren funtsezko parte dira, halaber, kanpinari bizia ematen dioten gainerako langileak, behar dugunean laguntzen gaituzten lagunak eta senideak, gurekin elkarlanean diharduten enpresak, laguntza eta aholkularitza ematen diguten erakunde eta elkarteak eta, noski, gugan konfiantza jartzen duen bezero guztia.
Gure taldean sinesten dugu, eta haren indargune nagusia diziplina anitzeko izaera da.
BAZTER KOOPERATIBOA SALAZAR HARANAREN BIHOTZEAN
Europar Batasunak, “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF): Europa landa eremuetan inbertitzen du” programaren bidez, Burujabeak Mikrokooperatiba Elkartearen proiektu hau kofinantzatu du. Proiektua 2025eko urtarriletik 2029ko abendura bitartean garatuko da, eta helburu nagusia da Espartzako (Salazarko ibarra) Udal Kanpinaren kudeaketa ikuspegi garden, elkartegile, horizontal, feminista, iraunkor eta ibarrarentzat onuragarri batetik egitea.
Argazkia @soniasenosiain | Web garapena Somos Zenith
Barkatu!